BILBAO TURISMOAREN LOGOTIPOAQ de calidad turística
  HOME WEB MAPA KONTAKTATU EZGAITUENTZAKO LAGUNTZA
INFORMAZIO PRAKTIKOA
 
 
 
 
 
NOLA HELDU
 
 
 
 
 
 
NON LO EGIN
 
 
 
 
BILBON BIZI
 
 
 
 
 
 
PROFESIONALA
 
 
 
 
 
 
   
   
   
   
   
   
   
Bilboko argazki panoramikoa, gauez
  Bilbao Turismo>>HOME>> PROFESIONALA>>BICB>> BILBAO,AUKERARIK ONENA
lineagris
 
 
BILBO, AUKERARIK ONENA
 

. BERE KULTURARENGATIK

 
Hiri kulturala

Bilbok kultur eskaintza bikaina du.
Artea

Bilboko Arte Ederren Museoak arte klasikoaren bigarren bildumarik onena du, El Pradoko Museoaren atzetik. Bilboko Arte Ederren Museoaren bildumak gaur egun 6.000 obra baino gehiago ditu pintura, eskultura, marrazki, grabatu eta dekorazio-arteen artean. Horiek guztiak XII. mendetik hasi eta gaur egun arteko obrak dira.

Euskal Museoa, Zezen Museoa eta Elizbarrutiko Arte Sakratuko museoa dira kultur interesa duten bestelako guneak.

BILBO arte-kreazio eta -garapeneko gunea da, eta barne hartzen ditu lan tailer ezberdinak. Halaber, hiriguneak norberak edo partekaturik erabiltzeko lekuak eta erakusketa-areto bat ere baditu.

Errekalde Aretoak arte garaikideko lehen mailako erakusketak egiten ditu.

Hogei bat galeriek osatzen dute eskaintza arte plastikoen alorrean erakusketa iraunkorrekin.

2003. urte-bukaeran inauguratuta, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak ondare kultural eta historikoa sustatzen du, baita mantentzea bermatu ere; izan ere, ondare horrek Bilboko Itsasadarraren itsas jarduera garatzen lagundu du Hiribilduan.

EBilboko Guggenheim Museoak, XX. mendeko arkitekturaren maisulanak, Bilbo nazioarteko interes artistikoko gunea bihurtu zuen Bilbo 1997. urtean ireki zenetik.

 
 
 
 
Gezi bat erakusten duen argazkia BILB0, AUKERARIK ONENA
 
Bilboko argazkia
 
Gezi bat erakusten duen argazkia BILBAO CARD
  Bilbao Card-en argazkia
 
Gezi bat erakusten duen argazkia ERRESERBA-ZENTRALA
  Erreserba-Zentralaren argazkia
 
lineagris
INFORMAZIO PRAKTIKOA / NOLA HELDU / NON LO EGIN / BILBON BIZI / PROFESIONALA
Web mapa / Kontaktatu / Ezgaituentzako laguntza
AYUNTAMIENTO DE BILBAO 2005 Bilbao Turismo