| |
| |
|
|
| |
.
BERE INGURUARENGATIK
|
| |
Kostako hiria, eta biosfera-erreserba
Bilbotik kilometro gutxi batzuetara zalantzarik gabeko balio duten kostako bazterrak eta hondartzak daude. Aixerrotatik Gorlizeraino, Azkorri, Sopela, Barrika eta Plentziatik pasatuz, Bilboko inguruetako kostako paisaiak bere paraje naturalen edertasuna erakusten du. Horrez gain, aisialdirako aukera ugari dago, bai ur kiroletan aritzeko zein golfean aritzeko, edo naturazaleak direnentzat. |
| |
Bizkaiak badu beste erakargarri bat: Zubi Esekia. Munduko zubi transbordadorerik zaharrena da, ehun urte baititu. 1893an inauguratu zuten, eta Gerra Zibilaren ondoren berriz eraiki zuten. Gaur egun 160 metroko luzera eta 50 metroko garaiera duen pasabide berria du, eta begiratoki ikusgarria da; izan ere, Bilboko Itsasadarra eta Abrako Badia ikus daitezke bertatik. |
| |
Ezin ditugu ahaztu Bizkaiko Kostaldeko bitxiak: San Juan de Gaztelugatxe, 231 eskaileren bidez lurrarekin lotuta dagoen irlatxoa; eta goialdeko ermita, San Joan Bataiatzailearen omenez egindakoa X. mendean. |
| |
Bizkaiko probintziaren erdigunean, Urdaibaiko Biosfera Erreserba dago. 1994. urtean UNESCOk Biosfera Erreserba eta Gizon-emakume guztien Ondare deklaratu zuen, eta Euskal Herriko ingururik hezeena da. |
| |
| |
| |
| |
|
|