Historikoki Bilbo kongresuen hiria izan da, sektore guztietako bileren gune izan dena.
Euskalduna Jauregiak 1999tik hiribilduko kongresu-jarduerarako oinarrizko azpiegitura eskaintzen du. Euskalduna Jauregiak sari entzutetsu bat du, Apes Award Saria "2003ko Kongresu Zentruik Onenari", Jauregi Kongresuen Nazioarteko Elkarteak (AIPC) emana eta horrelako ezaugarriak dituen Estatuko lehen zentroa da, Kalitate Turistikoko “Q” jasotzen duen lehena, 2004an Espainiako Kalitate Turistikoareko Institutuak (ICTE) emana.
Sari horrek bere ospea egiaztatzen du eta bezeroaren asebetetzea lortzeko enpresen konpromezuaren froga da, zerbitzu bikaina eskainiz.
Gainera, Kalitate Turistikoaren “Q” enpresak Zuzendaritzaren Kalitatearen Ezarpena, Ekitaldien Garapena, Berriztapena, Higienea eta Garbitasuna nahiz Mantenua ezartzeko egindako esfortzuaren onarpena da.
Bilbao Exhibition Centre (BEC), 2004ko apirilean zabaldua, mota guztietako jarduerak egiteko diseinatu da: azokak, kongresuak, erakusketak, kontzertuak, gertaera kulturalak eta kiroletakoak. 150.000 m2 baino gehiago ditu gertaera bakoitzari egokitzeko konfigurazio ezberdineko sei pabiloietan banatuak.
Era berean, batzarretarako zentro bat du, 4.700 m2 baino gehiagokoa eta gaitasun eta konfigurazio ezberdinak dituena.
Instalazio guztiak komunikazio-sistema aurreratuenez hornituak daude: zuntz optikoa, aldibereko itzulpena, etab. BECaren beste oinarrizko ezaugarri bat bere sarbide erraza da, Barakaldon estrategikoki kokatua baitago, Bilboko erdigunetik 5 minutura, bai metroz bai autobidez.