I
I
FEVE (Espainiako Trenbideen Enpresa Publikoa) konpainia Europako bide estuetako sarerik luzeenaren jabea da; izan ere, 1.200 kilometroko luzera du. Ibilbide guztia Espainiako iparraldean dago, eta oinarrizko linea bi ditu: Bilbo-Santander eta Bilbo-Leon.
Bilbo-Balmaseda aldiriko trena :
FEVE aldiriko ibilbidea egiten du. Lotzen ditu Bilboko Concordia, Ametzola, Basurtu eta Zorrotza geltokiak Sodupe, Gueñes, Zalla edo Balmaseda herriekin, Enkarterrietan daudenak. Helmuga edo ordutegiei buruzko kontsultak egiteko sar daiteke web orrialde honetan: http://www.feve.es/02/lineas/linea1003.html.
Bilbo-Santander linea :
Concordiako geltokitik abiatuz (Bailen kalea, 2), Bilbo erditik, hiriburua Santanderrekin lotzen du. Santanderretik jarrai daiteke Torrelavega, Cabezón de la Sal eta San Vicente de la Barquera herrietaraino Kantabrian; Llanes, Ribadesella, Oviedo, Aviles, Gijón eta Luarca herrietaraino Asturiasen. Printzerrian gainera aldiriko sare handi bat dago, eta Galiziako Ribadeo, Ortigueira edo Ferrol herrietara joan daiteke.
Bilbo-Leon linea :
Bilboko hiriburua Leonekin lotzen du. Egunero Bilboko Concordia (Bailen kalea, 2) geltokitik abiatzen den bidaia eskaintzen du 14:30ean, eta Leonera 21:45ean heltzen da.
Bilbo-Ferrol edo Bilbo-Leon lineen helmuga edo ordutegiei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero kontsulta ezazu www.feve.es web orrialdea
Transkantabriarra :
Leonetik abiatzen den eta Santiagon bukatzen duen trenbide-bidaia da. Bilbotik ere igarotzen da. Alderantzizko ibilbidea ere egiten du. Bidaiak 8 eguneko iraupena du, eta trena Espainiako iparraldeko hiririk adierazgarrienetan gelditzen da. Transkantabriarrak geltokiak ditu hiri hauetan: Leon, Saldaña, Carrión de los Condes, Fromista, Sotoscueva, Bilbo, Santander, Santillana del Mar, Llanes, Ribadesella, Europako mendiak, Covadonga, Cangas de Onís, Gijon, Oviedo, Cudillero, Luarca, Ribadeo, Vivero, Ferrol eta Santiagon.
Bidaiak barne hartzen ditu: zazpi gau suitean trenean, zazpi afari eta zortzi bazkari Espainiako iparraldeko sukaldaritza ohikoarekin, zazpi gosari buffetekin, gidari ibilbide osoan, antolatutako ibilaldiak, sarrera guztiak ordainduta, eta autobus osagarria ibilbide osoa,
Bidaia planari, ezaugarriei eta prezioei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sar zaitezke orrialde honetan: www.trasncantabrico.feve.es.
|