BILBAO TURISMOAREN LOGOTIPOA Turismo Kalitatearen 'Q'
  HOME WEB MAPA KONTAKTATU EZGAITUENTZAKO LAGUNTZA
INFORMAZIO PRAKTIKOA
 
 
 
 
 
NOLA HELDU
 
 
 
 
 
 
NON LO EGIN
 
 
 
 
BILBON BIZI
 
 
 
 
 
 
PROFESIONALA
 
 
 
 
 
 
 
   
Visit Barcelona Bilbao
 
www.verybilbao.com
   
   
   
   
   
Campos Elíseos Antzokiaren fatxadako xehetasuna
 

Bilbao Turismo>>HOME>>NON EROSI >>Merkataritza-esparruAK

lineagris
 
NON EROSI
 


Merkataritza-esparruak I Artisautza I Merkatuak I Tax-free

Merkataritza-esparruak I Merkataritza-esparruen planoa I Merkatarien elkarteak

Zazpi Kaleak

Zazpi Kaleak
Bilboko Zazpi Kaleetako merkataritza-tradizioak XIV. mendean du jatorria, hiriaren alde honetan bizi ziren merkatariak Bordele edo Brujasetik ekarritako salgaien bila joaten zirenean.

Gaur egun, Bilboko Zazpi Kaleak Europako Merkataritza-Gune irekirik garrantzitsuenetakoa da, eta bertan biltzen dira Hiribilduko Monumentu Historikorik nagusienak, Kultur Zentro handiak (Museoak, Liburutegiak, etab.), 800 saltoki baino gehiago, 200 Hotel eta Europako Udal Merkatu estalirik handiena. Guztia oinezkoentzako inguru batean, atsegina dena, eta paseatzera eta aisialdiaz gozatzera gonbit egiten duena.

Bilbao Centro
Bilboko erdigunean dago Bilboko merkataritzaren "bizkarrezurra". Han daude betiko dendak, biltegi handiak eta nazioarteko enpresak, hiribilduaren modernotasunarekin bat eginez eta Bilbao hirigintzako zein ekonomiako suspergarri-eredu bihurtuz.

Albiako LorategiakHiriko garraioen sistema modernoak du eremu horiek hiriko eta Bizkaiko gainerako txokoekin lotzeko ardura eta horri erdialdean dauden aparkalekuen ekipamendu handia gehitu beharko genioke. Metroa ardatz horretan barrena ibiltzen da literalki (San Mames, Indautxu, Moyua, Abando); tranbia, aldiz, Uribitartetik eta Abandoibarratik igarotzen da; Renfe plaza Biribilera iritsi ohi da; eta, azkenik, Bilbobusen eta Bizkaibusen autobusek Bilboko merkataritza-zentroraino eraman ohi dute bisitaria; han, oinezkoentzako kaleak oinez ibiltzeko eta erosketak egiteko atseginagoak dira.

Eremu hori da zerbitzuen sektorea garatzeko makina nagusia eta Bilboko merkataritza-gastuaren muina, turisten, Bizkaiko beste udalerri batzuetatik iritsitakoen, Bilboko gainerako barrutietako biztanleen eta hiriko zonalde dinamiko horretan bizi direnen erosketak egiteko toki gogokoena baita.

ErcillaBilboko Erdialdeak hiriko merkataritza-zentro hadi gisa 90. hamarkadan bizi zuen igoera nabarmena, Guggenheim museoaren fenomenoari esker. Hiria hirigintzako eta merkataritzako berezko eraldatzearen protagonista bihurtzen hasi zen. BilbaoCentron, dendak, bulegoak, abokatuen langelak, sendagileen kontsultak, klinika espezializatuak eta nazioartean entzute handia duten enpresa ugari jarri zituzten. Horiez gain, jatetxeak eta hotel-establezimenduak eraiki zituzten gune hartan; bestalde, aisialdirako, kulturarako, enpresaburuen arteko topaketetarako eta abarretarako aukera berriak sortu ziren ondoko eraikinei esker: Euskalduna Jauregia, Guggenheim eta Arte Ederren museoak edo hamaika arte-galeria. Goi mailako kategoriako hotel ugari zabaldu izanak, gainera, hiriaren erdigunea esklusibitateko eta merkataritzako kalitateko esparru bihurtu zuen hiriaren erakunde ekonomikoaren bihotz-bihotzean.

BilbaoCentro da herrialdeko finantza-erakunde nagusien egoitza eta hiribilduko merkataritzako kontzentraziorik zainduenaren eta bikainenen topagunea. Hiriko merkataritzako esparru hau metropoli handi bateko hiriguneak izan ohi duen intentsitate osoz bizi da, baina lasaitasunerako, paseatzeko eta abarretarako tokiak ere badaude. www.bilbaocentro.com

 

 
   
Gezi bat erakusten duen argazkia ERRESERBA-ZENTRALA
  Erreserba-Zentralaren argazkia
 
Gezi bat erakusten duen argazkia BILBAO CONVENTION
 
Bilbao Convention Bureauren argazkia
 
Gezi bat erakusten duen argazkia BILBAO CARD
  Bilbao Card-en argazkia
 
Gezi bat erakusten duen argazkia NEWSLETTER
  Bilboko kultura-jardueren argazkia
 
lineagris
INFORMAZIO PRAKTIKOA / NOLA HELDU / NON LO EGIN / BILBON BIZI / PROFESIONALA
Web mapa / Kontaktatu / Ezgaituentzako laguntza / Lege Oharra
AYUNTAMIENTO DE BILBAO 2005 Bilbao Turismo