BILBAO TURISMOAREN LOGOTIPOA Turismo Kalitatearen 'Q'
  HOME WEB MAPA KONTAKTATU EZGAITUENTZAKO LAGUNTZA
INFORMAZIO PRAKTIKOA
 
 
 
 
 
NOLA HELDU
 
 
 
 
 
 
NON LO EGIN
 
 
 
 
BILBON BIZI
 
 
 
 
 
 
PROFESIONALA
 
 
 
 
 
 
   
   
   
   
   
   
   
Campos Elíseos Antzokiaren fatxadako xehetasuna
 

Bilbao Turismo>>HOME>>NON EROSI >>MERKATUAK

lineagris
 
NON EROSI
 


Merkataritza-esparruak I Artisautza I Merkatuak I Tax-free

Erriberako merkatua

Erriberako merkatua Erriberako Merkatua Bilboko Itsasadarraren ondoan kokatua dago, eta merkataritza-erreferentzia da Bizkaia osoan. Hasieratik, XIV. mendetik, egitura ekonomiko eta sozial garrantzitsu bihurtu ditu ingurumariak, eta gaur egun aldaketa handiak izaten ari da.

1929an Pedro Ispizua arkitektoa izan zen merkatu hau eraiki zuena. Bere garairako oso modernoa da, eta osagai funtzional eta monumentu itxura du. Merkatua barrutik fabrika bat dirudi, ez ditu zutaberik, eta erabat irekia da usainak aireztatzeko. Garrantzi nabaria ematen zaio argiari; izan ere, bere materiala dela eta argia lurretik ere sartzen da, eta multzo osoari argiztapen naturala ematen dio. Kanpotik Art Decó eklektikoa da dekorazioa, eta nahasten ditu beirateak, dekorazio-elementuak, saretak eta floretoiak.

1971n Erriberako Merkatuak utzi zion inguruko handizkariak hornitzeko gunea izateari, eta auzoko merkatua bihurtu zen, murriztuagoa, eta Zazpi Kaleetako eta Bilbo Zaharreko bezeroentzat nagusiki. Jarduera bolumenak behera egin du, eta beldur dira jarraituko ote duen. Izan ere, egoera hori alde batera utzita, 1984an, 1983ko uhaldiaren ondorioz egindako birmoldaketa sakonaren ondoren, egitura gordetzen duten postuak diseinatu ziren. Murruek mugatzen zituzten, eta ura eta elektrizitatea gehitu ziren.

Erriberako merkatua 1990ean Erriberako Merkatua, Udal Hornidura Azokarik osoena bezala onartu zuen Guinessek. Merkatari eta postuei dagokienez handiena da, baita Europako merkatu estalirik handiena ere; izan ere, 10.000 metro karratu ditu.

KOKAPENA
Antzina Hiribilduko Plaza Nagusian kokatuta egon zen, eta alde batetik, San Anton Elizak eta lehen Udaletxeak, Erriberako etxeek beste aldetik, eta azkenik, Itsasadarrak inguratzen zuten. Gaur egun, Zazpi Kaleen erdian dago, Erribera kalean, eta monumentu berberek inguratzen dute, Udaletxeak izan ezik, gaur egin Campo Volantinen baitago. Mirasol Kondearen oinezkoentzako pasabidea eta San Anton Zubia merkatuan elkartzen dira.

EZAUGARRIAK
Merkatua hiru solairuk eta 186 saltokik osatzen dute. Bertan, erosleak elikagai oso bestelakoak aurki ditzake. Beheko solairuan arrandegiak daude (itsaskitegiak, izoztutako elikagaiak.); lehen solairuan harategiak (harategiak, urdaitegiak.), eta azkenik, bigarren solairuan fruituak eta barazkiak.

Gaur egun Merkatua obrekin hasiko da lekuari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko. Horrek mesede egingo die bai merkatariei zein erosleei.

NOLA HELDU
Erriberako Merkatua Zazpi Kaleetan dago, hortaz, oso erraz daiteke garraiobide ezberdinen bidez:

Metroan hurbiltzeko, geltokirik hurbilena Zazpi Kaleetakoa da, Unamuno Plaza irteeratik. Merkatutik 5 minutu baino gutxiagora dago.
Tranbiak geldialdia egiten du Merkatuko atean bertan.
Autobusez hurbiltzeko, Bilbobus konpainiako ondorengo autobus zenbakiak har daitezke:
11-22-40-50-56-58-75-77-85

ORDUTEGIAK
Astelehenetik ostegunera: 08:00etatik 14:00etara, eta 16:30etik 19:00etara.
Ostiral eta jai-bezperetan: 08:00etatik 14:00etara, eta 16:30etik 19:30era.
Larunbatetan: 08:30etik 14:30era
(Udan: Ekainaren 15etik irailaren 15era: Astelehenetik ostegunera eta larunbatetan: 08:00etatik 14:30era, ostiraletan: 08:00etatik 14:30era eta 16:30etik 19:30era)

TELEFONOA
94 415 70 86

 

 
   
Gezi bat erakusten duen argazkia ERRESERBA-ZENTRALA
  Erreserba-Zentralaren argazkia
 
Gezi bat erakusten duen argazkia BILBAO CONVENTION
 
Bilbao Convention Bureauren argazkia
 
Gezi bat erakusten duen argazkia BILBAO CARD
  Bilbao Card-en argazkia
 
Gezi bat erakusten duen argazkia NEWSLETTER
  Bilboko kultura-jardueren argazkia
 
lineagris
INFORMAZIO PRAKTIKOA / NOLA HELDU / NON LO EGIN / BILBON BIZI / PROFESIONALA
Web mapa / Kontaktatu / Ezgaituentzako laguntza
AYUNTAMIENTO DE BILBAO 2005 Bilbao Turismo