|
Zergak itzultzeko prozedura
Europar Batasunekoak ez diren herrialdeetako biztanleei BEZa itzultzen zaie erosketaren zenbateko gutxienez 90 eurokoa bada.
Itzultzeko prozedura ezberdina izango da erosketa egiten den establezimendua "TAX FREE SHOPING"-era atxikita badago. <0}
"Tax Free Shoping"-era atxikita dauden establezimenduetan egindako erosketak
-
Atxikita dauden establezimenduek "Global Refund TAX FREE SHOPPING" bereizgarria dute.
-
Erosketa egindakoan, zerga-salbuespenaren txekea eskatuko da establezimenduan:"GLOBAL REFUND CHEQUE".
-
Europako Erkidegoa uzten denean erosketak aitortu beharko dira Aduanen bulegoan, eta erakutsi beharko dira erosketak eta Global Refund txekeak baliozkotuak izateko.
-
Txekeak hiru eratara trukatu daitezke:
- Aireportuko Cash Redunden edozein bulegoan, pasaporteen kontroletik pasa eta gero.
Zerbitzu hau aireportu hauetan aurki daiteke: Madril, Bartzelona, Girona, Palma, Ibiza, Malaga, Sevilla, Valentzia, Oviedo, Santiago Konpostela eta Reus.
-
Mundu osoan irekita dauden nazioarteko Cash Refunden edozein bulegotan.
-
Aduanen Bulegoak zigilatutako "GLOBAL REFUND" txekeak posta bidez bidaliz, zenbatekoa bere kontu korrontean ordainduz. "GLOBAL REFUND" txekeak gutun-azala ere barne hartzen du frankeoa ordainduta .
Informazio gehiagorako:
Global
Refund Spain, S.A.
Manuel Tovar, 1
28034 MADRIL
Tel: 900 435 482
91 729 43 80
Faxa: 91 729 12 99
Internet: www.globalrefund.com
"Tax Free Shoping"-era atxikita ez dauden establezimenduetan egindako erosketak
- Erosketa egindakoan, zergak itzultzeko dokumentazioa edo Premier Tax Free eskatuko da establezimenduan. Premier Tax Freek gutun-azala du frankeoa ordainduta, eta fakturaren ale bi. Fakturak ondo zehaztuta egon beharko du (Agertu behar dira: saltokiaren izena, IFZ, produktuaren prezioa, BEZa, baita eroslearen bankuko datuak dirua itzultzeko).
- Europako Erkidegoa utzi baino lehen Aireportuko Aduanen bulegora joan beharko da fakturari zigilua jartzeko. Aurkeztu beharko dira: ontziratze-txartela, pasaportea, fakturaren bi aleak, eta erosi diren gauzak, ikuskapena egin baitezakete.
- Aduanen Bulegoan faktura zigilatutakoan, interesduna kopiarekin geratuko da, eta originala Premier Tax Free-ra eramango du zuzenean frankeoa ordainduta duen gutun-azalarekin. Aduanak zigilatutako faktura originala jasotakoan, Ogasunak diru itzuliko du zure kreditu-txartelean, edo nazioarteko txeke baten bidez aukeratutako diruan.
- Zenbait aireportutan, hala nola, Madrilen edo Bartzelonan, dirua berehala itzultzeko aukera dago, PREMIER TAX FREE/ ESKU-DIRUTAN ITZULTZEKO GUNEETAN. Loiuko aireportuan ez da inoiz itzultzen dirua esku-dirutan.
|