|
Bilbo Iberiar Penintsulako ekialdeko isurialde atlantikoan kokatuta dago -latitudea: 43º 15' 42" I, longitudea: 2º 55' 43" W-, itsas mailatik 19 metrotara, eta 41,6 kilometro koadroko zabalera du. Garraioen azpiegitura garrantzitsua Europako gainerako herrialdeekin lotzen du, lurretik, itsasotik zein airetik.
Bilbo, milioi bat biztanle baino gehiago dituen metropoli baten bihotza da. Duela 700 urte baino gehiago sortu zenetik, garapen ekonomiko eta sozialaren ardatz nagusia da, eta funtsezko faktorea ere da Bizkaiko inguruaren modernizatzean.
Bordeletik A Coruñara, Bilboren nagusitasuna eztabaidaezina da. Ez du beste hiririk hainbeste arrazoi hiriburu ekonomiko, finantzario, kultural eta turistikoa izateko.
|