| EUSKOTRAN |
 |
Sarrera
I Lineak eta geltokiak
I Ordutegiak
I Txartelak
I Informazio gehiagorako
Lehen tranbia 1872an sortu zen Bizkaian. Bilbo-Areeta izan zen lehen linea, baina beranduago, 1876an, ibai-ezkerraldeko Bilbo-Santurtzi linea sortu zuten. Ibilbide hau urte batzuk beranduago, 1889an hain zuzen, Espainia osoko lehen ibilbide elektrifikatua izan zen. Hala, gaur egun ezagutzen dugun bezalako tranbia elektrikoa inauguratu zen: garraiobide garbi, ekologiko eta isilena.
Industri iraultzak eta bere eraginek eragindako garapen baten ondoren, 1920rako Bilboko tranbien sarea 109 kilometrokoa zen jadanik, eta Areatza zen zeuden tranbiaren hamabi lineen gunea. Hala ere, ondorengo urteetan krisia egon zen, eta 1964an garraio hau behin betiko desagertu zen, horren ordez "Trolebusa" (autobus elektrikoa) ezarri zelarik.
2002 urtearen bukaeran, azken tranbiatik lau hamarkada beranduago, eta 3 urteko obren ondoren, kanpai mitikoak berriz jo zuen Hiribilduko kaleetatik. Horren ondorioz, garraio publiko ekologiko eta jasangarriaren aroan sartu zen berriz.
Linea etengabe handitu da, eta gaur egun Atxuri-Basurtu ibilbidea egiten du. Erdigunetik Abandoibarratik (hiriko aisialdiko gune berria) igarotzen da, eta geldialdiak egiten ditu Bilboko mugarri arkitektoniko ezberdinen aurrean, hala nola, Arriaga Antzokia, Guggenheim Museoa, Euskalduna Jauregia edo San Mames futbol zelaia.
|