Datuen babeserako klausula
BILBAO TURISMO, S.A.k www.bilbao.net/bilbaoturismo bere web orrialdearen erabiltzaileei datu pertsonalen babeserako politikaren berri ematen die. Horrela, erabiltzaileek askatasunez eta beren borondatez erabakiko dute BILBAO TURISMO S.A.ri eskatu ahal diren edo BILBAO TURISMO S.A.k eskainitako zerbitzuetako batzuetan izena emateko edo alta hartzeko behar diren datu horiek eman nahi dizkioten edo ez.
Ondorioz, erabiltzaileak jakinaren gainean daude eta baimena ematen dute bildutako datu pertsonalak tratatuak izan daitezen eta BILBAO TURISMO S.A.ren kasuan kasuko agiritegietan sar ditzaten, BILBAO TURISMO S.A. izanez agiritegiaren titular era arduradun. Xede horretarako, BILBAO TURISMO S.A.k baliabide tekniko egokiak emango dizkie erabiltzaileei, Datuen Babeserako klausulara edo beste edozein informazio garrantzitsura iristeko. Kontrakoa adierazten den alorrean izan ezik, datu pertsonalei buruzko galderei emaniko erantzunak borondatezkoak dira, eta horiek ez erantzuteak ez du kasuan kasuko zerbitzuen kalitatea edo kantitatea urritzea ekarriko.
Halaber, badakite ematen dizkiguten datuak BILBAO TURISMO S.A.ren agiritegietan sartzen direla, eta horien xedea honakoa izango dela: BILBAO TURISMO S.A.rekin ezarri ahal izan den kontratu harremana mantentzea; erabiltzaileak izena ematea edo erabiltzea erabakitzen duen zerbitzuaren kudeaketa, administrazioa, emakida, zabaltzea eta hobekuntza; zerbitzu horiek erabiltzaileen lehentasun eta gustuetara egokitzea; erabiltzaileek zerbitzuari emaniko erabilera aztertzea; zerbitzu horiekin zerikusia izango duten zerbitzu berriak diseinatzea. Halaber, baimena ematen dute zerbitzuen eguneratzeak bidaltzeko, eta bide tradizionalak nahiz bide elektronikoak erabilita ere bidalketak egiteko, Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeko 21. artikuluaren eraginetarako. Bidalketa horietan BILBAO TURISMO S.A.k eskainitako produktu eta zerbitzuen informazio teknikoa, operatiboa eta merkataritzakoa bidaliko litzateke. Datu pertsonalak bildu eta haiei tratamendu automatizatua ematearen helburuak, halaber, inkestak bidaltzea hartzen du, baina erabiltzailea ez dago behartuta horiei erantzutera.
BILBAO TURISMO, S.A.k datu pertsonalak babesteko legez eskatutako segurtasun mailak hartu ditu, eta bere eskura dauden baliabide tekniko guztiak instalatu ditu BILBAO TURISMO S.A.ri emandako datu pertsonalak galtzea, gaizki erabiltzea, eraldatzea, baimenik gabeko eskuratzea eta lapurreta saihesteko. Hala eta guztiz ere, erabiltzaileak jakin egin behar du Interneteko segurtasun neurriak ez direla gaindiezinak.
Erabiltzaileei onartu egiten zaie datu pertsonalak eskuratu, baliogabetu, zuzendu eta aurkaratzeko eskubidea eta hura erabili ahalko dute. Eskubide horiek erabiltzaileak erabili ahalko ditu, horretarako Zabalkunde plaza 11, 48009 Bilbo, helbidera idazki bat bidaliz. Halaber, modu berean, merkataritzako komunikazioak hartzeari emandako baimena bertan behera utz dezake, 34/2002 Legean xedatutakoarekin bat etorriz. |