Bilboko Hiribilduak 7 metro koadro berdegune ditu biztanleko. Haien artean, estatu mailan egindako kalitate ikerketa berriek azpimarratu duten bezala, kirol lekuak eta beren mantentze onak nabarmendu behar dira, baita ere, guztien "garbitasun handia" ere. Izan ere, Bilboko lorategiak ikerketan aztertutako Espainiako lorategirik hornituenak dira.
Ordutegiak: parkeek ez dute ixten gauez
PARKEAK:
Casilda Iturrizaren parkea :
Ia 100 urteko historiarekin (1907an hasi ziren eraikitzen), Hiribilduko parkerik nagusiena estilo erromanikokoa da. Ricardo Bastida arkitektoak eta Juan de Eguiraun ingeniariak diseinatu zuten. Ireki zenetik bilakaera izan du eta berritu dute, betiere xarma mantenduz. Ahateez betetako urmaela, eta aldamenean barkilleroak irudi ahaztezina da bilbotar ororentzat. Azken urteotan bere egiturak handituz joan dira, eta jadanik estilo klasikoko zaldiko-maldikoa, saskibaloira jolasteko bi zelai, iturri zibernetikoa, saioetarako agertokia ("Pergola") eta Arte Eder Museoaren kafetegia ditu, bere terraza parkearen gainean duelarik. Gaur egun handitzen ari dira Abandoibarrarekin lotzeko.
Hedadura
:
85.200 metro koadro
Landaretza:
Zuhaitzen artean magnolia edo bananondoak, eta loreen artean: nissias sylvatica, magnolia glandiflorak, soforak, etab
Eskulturak
:
Tonetti pailazoaren omenezko eskultura, Eduardo Txillidaren eskultura, Casilda de Iturrizar y Urkixoren eskultura, Aurelian Valleren monumentu-iturria. |