BILBAO TURISMOAREN LOGOTIPOA Turismo Kalitatearen 'Q'
  HOME WEB MAPA KONTAKTATU EZGAITUENTZAKO LAGUNTZA
INFORMAZIO PRAKTIKOA
 
 
 
 
 
NOLA HELDU
 
 
 
 
 
 
NON LO EGIN
 
 
 
 
BILBON BIZI
 
 
 
 
 
 
PROFESIONALA
 
 
 
 
 
 
   
   
   
   
   
   
   
Campos Elíseos Antzokiaren fatxadako xehetasuna
  Bilbao Turismo>>HOME>>ZER EGIN >>HAURREKIN>>BESTELAKOAK
 
 
HAURREKIN
 
Bestelakoak
 
Bilboko Orkestra Sinfonikoa (BOS)

•  Kontzertu didaktikoak: Larunbatetan izan ohi dira urtarriletik maiatzera. Ikastetxeei zuzentzen dira. Sarrera gonbidapenarekin.

•  Kontzertuak familian: Larunbatetan izan ohi dira urtarriletik maiatzera. Jende guztiarentzat dira. Sarrera leihatilan atera behar da.

Informazio gehiago nahi izanez gero : www.bilbaorkestra.com eta Tel. 94 403 52 05

Kafe Antzokia

•  Ikuskizunak euskaraz "Olgetan haur jaia": Igande arratsaldeetan dira urritik maiatzera. Magia, pailazoak, antzerkia, ipuin-kontalariak, txotxongiloak, musika-ikuskizunak, zirkua, etab.

Informazio gehiago nahi izanez gero : www.kafeantzokia.com eta Tel. 94 424 46 25

Bilbao dantzan

•  Euskal dantzak urte osoan zehar hiribilduko leku ezberdinetan. ( Santutxuko Karmelo Pl., Basurtuko Aita Donostia Pl, Arriaga Pl., Santiago Pl. eta Areatza Zazpi Kaleetan, Deustuko San Pedro Pl., etab.)

Informazio gehiago nahi izanez gero : www.bilbao.net eta Tel. 94 420 44 30

Inauteriak

•  Inauterietan Bilboko Udaleko Kultura Sailak hainbat jarduera antolatzen ditu haurrentzat, hala nola, Aratuste Txiki Erripa Kaian, puzgarriak, mozorroen tailerrak, karpak, erraldoi eta buruhandiak, gargantua, haur-dantzak eta tailerrak. Baita ere: haurrentzako txokolatada, haur desfilea, eta barrakak, beste askoren artean.

Informazio gehiago nahi izanez gero : www.bilbao.net

San Joan gaua

•  Ekainaren 23an Artxandako Mendian jende guztiari zuzendutako akelarrea egiten da udako solstizioa ospatzeko. Bilbao 700- III Milenium Fundazioak antolatzen du.

Informazio gehiago nahi izanez gero : www.bilbao.net eta 94 679 04 88

Haur jolasak parkeetan

•  Uztaileko lehen hamabostaldian Bilboko parke ezberdinetan (Areatzan, Bizkaia Plazan, Eskurtze Parkean, Zorrotzako Parkean) 3 urtetik gorako haurrei zuzendutako jarduerak daude, goizez eta arratsaldez. Txikienek honakoak gozatu ditzakete: puzgarriak, tailerrak, trikimakoak, malabareak, aerobic, haur liburutegia, antzerkia, etab.

Bilboko Kalealdia

•  Uztaileko lehen hamabostaldian hiribilduko leku ezberdinetan ustekabeak, irudimen handia eta ikuskizunak gozatzeko aukera izango dugu aire zabalean. Kalea izango da Kale Antzerki eta Arteetako Jaialdiaren antzeztokia. Diziplina guztietako artistak bilduko dira Kale Nagusian, Areatzan eta ZazpiK aleetan Bilboko biztanleak, eta egun horietan etortzen diren bisitariak ustekabean harrapatzeko xedearekin. Kaleko antzerkia, musika eta dantza, eta adierazpen artistiko mota guztiak izango dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero : www.bilbao.net

Aste Nagusia

•  Abuztuaren 18tik 26ra Bilboko Aste Nagusi osoan zehar haurrentzako jarduerak izango dira, hala nola, Txikipark, Erripa Kaian. Bertan txikienek puzgarriez, tailerrez eta haur-antzerkiez gozatzeko aukera izango dute, beste askoren artean.

Informazio gehiago nahi izanez gero : www.bilbao.net

Abesbatza Txikien Eguberrietako kontzertuak

•  Gabonetan jesuiten elizan umeek beren abestiekin alaitzen gaituzte

Jaiotzen erakusketa

•  Hiribilduko erakusketa-areto ezberdinek, hala nola, BBK-k, BBVAk eta Erriberako Merkatuak jaiotza eredu ezberdinak erakusten dizkigute gabonetan.

Gabonetako Haur Parkea

•  Bilbao Exhibition Centre-n umeek Gabonetako Haur Parkean egongo diren jarduerez gozatzeko aukera izango dute.

Olentzeroren eta Erregeen kabalgatak (abenduaren 24an eta urtarrilaren 5ean)

•  Gabonetako magia hirigunetik igaroko da bi kabalgatetan. Urtero gero eta harrigarriagoak eta jendetsuagoak dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero : www.bilbao.net
 
 
   
Gezi bat erakusten duen argazkia ERRESERBA-ZENTRALA
  Erreserba-Zentralaren argazkia
 
Gezi bat erakusten duen argazkia BILBAO CONVENTION
 
Bilbao Convention Bureauren argazkia
 
Gezi bat erakusten duen argazkia BILBAO CARD
  Bilbao Card-en argazkia
 
Gezi bat erakusten duen argazkia NEWSLETTER
  Bilboko kultura-jardueren argazkia
 
lineagris
INFORMAZIO PRAKTIKOA / NOLA HELDU / NON LO EGIN / BILBON BIZI / PROFESIONALA
Web mapa / Kontaktatu / Ezgaituentzako laguntza
AYUNTAMIENTO DE BILBAO 2005 Bilbao Turismo