Europa parkea:
Santutxu, Otxarkoaga eta Txurdinaga auzoen arteko erpinean kokatuta dago Manuel Salina arkitektoak diseinatutako estilo erromanikoko aisiarako eremu hau. 1988an sortu zuten Hiribilduko bizitegi-zona berrietan berdeguneak jartzeko. Asfaltatutako pasealekuak, berdeguneak, aisialdirako eremuak, eskulturak eta 2002an berritu ziren erabilera anitzeko eraikuntzak daude (berotegi bat, tenpleteak, kiosko bat, frontoia, gimnasiarako gela bat.).
Hedadura : 107.000 metro koadro
|