Euskararen Etxea
Helbidea
: Plaza Aoiz, 1
Ordutegiak
:
Asteartetik Larunbatera: 10:00etatik 19:00etara
Astelehen eta Igandetan: 10:00etatik 13:30era
Jai egunetan: Galdetu
Datu eta telefono interesgarriak:
:
Euskararen Interpretazio Zentroaren asmoa da, modu atsegin eta zuzenean, euskarari buruzko oinarrizko eduki batzuk publikoari erakustea:
··> euskararen balio integratzailea
··>hizkuntzaren historiako gertaera nagusiak
··>euskalkien aberastasuna
··>sormena eta literatur bizitasuna
··>ahozko tradizioaren interesa...
Euskararen Interpretazio Zentroa bidaiaren kontzeptutik abiatuta eraiki da: EUSKARAREN BIDAIA denboran zehar, hain zuzen ere. Horregatik girotu da Interpretazio Zentroa tren geltoki baten antzera, nasa batekin, tunel batekin, eta bi bagoirekin. Honi lotu behar zaizkio gainerako apaingarri guztiak, denak bat baitatoz diseinatutako giroarekin.
Euskararen Interpretazio Zentroa bisitariei begira prestatu da. Hau dela eta, bai instalazioak bai edukiak, talde-bisitak hartzeko erabat egokituta daude .
Taldeetako Ikustaldiak: Ibilbidean zehar, erakusketako edukiei buruzko azalpenak emango dituen gidari espezializatu bat egongo da bisitariekin. Ikustaldiak lau hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez) egiteko aukera dago eta aldez aurretik hitzartu behar dira 30 pertsona inguruko taldeentzat pentsatuak daudela kontutan harturik .
Ikastetxeentzako ikustaldi gidatuak: Ikustaldi gidatu hauek ikastetxeetako ikasle taldeei zuzenduta daude: Lehen Hezkuntzako Bigarren eta Hirugarren ziklokoei eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Lehenengo eta Bigarren ziklokoei hain zuzen. Bisitaldiak 30 ikasle inguruko taldeentzat antolatu dira eta gidari espezializatu batek zuzenduko ditu.
Ezinduentzat egokituta: Zentroak igogailua du minusbaliotasun fisikoak dituzten pertsonak sar daitezen. Honetaz gain, hauentzako bainugelak ere egokitu dira .
Zentroak eskaintzen dituen zerbitzuen artean, besteak beste, arropazaindegia eta informaziogunea daude.
Euskararen Interpretazio Zentroa ikustera etorri nahi baduzu, ipin zaitez harremanetan honako telefono zenbakia erabiliz 94 405 23 83 edo hemen sakatuz
|