Etxebarria parkea:
Duela 25 urte altzairu-galdategia zen, baina gero parke publiko izugarria bihurtu zuten; hain zuzen, industri hiriaren lehen eraldaketaren adibidea izan zen 80. hamarkadan aisialdirako hiria bihurtzeko. Leku zabala da, eta malda batean dago ibarra inguratzen duten hegaletako batean. Horri esker bistarik onenetakoa du, eta handik ikusten dira Zazpi Kaleak eta Arriaga Antzokia. Hortik datorkio "Botxoa"-ren izena (zuloa). Etxebarria parkearen erdian antzinako galdategiaren jatorrizko tximinia bat gordetzen da, eta hiriko edozein lekutatik ikus daiteke.
|