BILBAO TURISMOAREN LOGOTIPOA Turismo Kalitatearen 'Q'
  HOME WEB MAPA KONTAKTATU EZGAITUENTZAKO LAGUNTZA
INFORMAZIO PRAKTIKOA
 
 
 
 
 
NOLA HELDU
 
 
 
 
 
 
NON LO EGIN
 
 
 
 
BILBON BIZI
 
 
 
 
 
 
PROFESIONALA
 
 
 
 
 
 
 
   
   
   
   
   
   
   
Campos Elíseos Antzokiaren fatxadako xehetasuna
  Bilbao Turismo>>HOME>>ZER EGIN >>GAUEZ>>KASINOA
 
 
GAUEZ
 
Kasinoa
 

GRAN CASINO BILBAO

Gran Casino Bilbao Gran Casino Bilbao

ALAMEDA DE URQUIJO, 13
48008 BILBAO (VIZCAYA)
Tel: 944240007
www.casinobilbao.es

3.600 m2-ko gune bat da jokorako, gastronomiarentzako eta hainbat gertaera burutzeko eta Bizkaian dagoen aukerarik handiena da jokorako.

Gran Casino Bilbao, Europako kasinorik modernoenetakoa da, teknologiarik berriena du eta diseinua guztiz desberdina da. Jokorako gune zabala du jokomahai harrigarriekin eta makinentzako gunea bikoiztu egin du.

  • Euskadiko Poker Texas Hold’emo Black Jack lehen makina 10 jokalarirentzat.
  • Mahai-joko modernoak eta harrigarriak, hobetutako jokoekin.
  • Merkatuko makinarik modernoenak, joko berri eta erakargarriagoekin.
  • Txapelketak egiteko 200 m2-ko areto independentea.
  • CB Café&Bar ordutegi zabalarekin, goizaldeko 05:00ak arte.
  • Ibaigane jatetxeak 500 m2 inguru ditu aukera anitzeko hainbat aretorekin.
  • Parking pribatua eraikinean bertan.

Gran Casino Bilbao

Behe-solairuan, 1.800 m2-koa, jokorako gunea du makina-areto eta mahaiekin, taberna bat, zuzeneko emanaldiak eta giro lasaiko VIP gunea. Jokorako guneaz gain areto independente bat du lehen solairuan, Txapelketak egiteko egokia.

500 m2 baino gehiago dituen joko-aretoa

Mahai-joko moderno eta harrigarriak: Erruleta Amerikarreko 5 mahai, Pai Gow Pokerreko mahai 1, Mini Punto eta Bankako mahai 1, Black Jack-eko 3 mahai, Deskarterik gabeko 3 Poker-mahai eta Poker Texas Hold’em-eko 3 mahai Sit&Go o Cash modalitateetan jokatzeko.

Txapelketa aretoa

200 m2-ko areto pribatua, Casinotik kanpoko sarrera independentearekin.

Makina aretoa

imagen del Gran Casino Bilbao

Oraingo gunea baino lau aldiz handiagoa da eta makina kopurua bikoitza da. Euskadiko lehen Poker Texas Hold’em o Black Jack makina dago 10 jokalarirentzat, Erruleta Elektronikoa 8 posiziorekin, 8 Keno Makina, 5 Poker Makina, ohiko Arrabol-makina mekanikoak eta Bideo Arrabolak, Pilatutako asko eta Jackpot Mistery berria. Zaldi eta kirol apustua.

DERRIGORREZKOA: N.A.N. ETA 18 URTETIK GORA IZATEA

Casino Bilbao-k gainera goian beste solairu bat du gastronomiari eta gertaerei eskainita eta gora igotzeko sarrera nagusian dagoen igogailua erabili behar da. Casinotik sarrera independentea duenez adin txikikoak ere sar daitezke.

Ibaigane jatetxea

Ibaigane jatetxea Handia eta argitsua da, 500 m2 inguru eta 400 mahaikiderentzako lekua du, toki pribatuak ditu edozein motako ospakizunentzat, lagunartekoentzat edo taldeentzat. Toki hauek bezeroen beharren arabera egokitzen dira, gutxienez 10 lagun eta gehienez 400 lagunentzat.

CB Café&Bar

CB Café&Bar Kopa bat hartu eta zerbait jateko toki berria du Gran Casino Bilbaok, Lutxana kaletik sarrera independentea du, 00:00ak arte zabalik dago eta joko-gunera sarbidea du.

Casinoa zabalik dagoenean Joko Aretoan barra bat dago bezeroak erosoago senti daitezen eta goizaldeko 05:00ak arte dago zabalik.

 

 
 
   
Gezi bat erakusten duen argazkia ERRESERBA-ZENTRALA
  Erreserba-Zentralaren argazkia
 
Gezi bat erakusten duen argazkia BILBAO CONVENTION
 
Bilbao Convention Bureauren argazkia
 
Gezi bat erakusten duen argazkia BILBAO CARD
  Bilbao Card-en argazkia
 
Gezi bat erakusten duen argazkia NEWSLETTER
  Bilboko kultura-jardueren argazkia
 
lineagris
INFORMAZIO PRAKTIKOA / NOLA HELDU / NON LO EGIN / BILBON BIZI / PROFESIONALA
Web mapa / Kontaktatu / Ezgaituentzako laguntza / Lege Oharra
AYUNTAMIENTO DE BILBAO 2005 Bilbao Turismo