BILBAO TURISMOAREN LOGOTIPOA Turismo Kalitatearen 'Q'
  HOME WEB MAPA KONTAKTATU EZGAITUENTZAKO LAGUNTZA
INFORMAZIO PRAKTIKOA
 
 
 
 
 
NOLA HELDU
 
 
 
 
 
 
NON LO EGIN
 
 
 
 
BILBON BIZI
 
 
 
 
 
 
PROFESIONALA
 
 
 
 
 
 
   
   
   
   
   
   
   
Campos Elíseos Antzokiaren fatxadako xehetasuna
  Bilbao Turismo>>HOME>>NORA JOAN >>Nola bisitatu Bilbo>>Bilbao Walking Tours
lineagris
 
NORA JOAN
 


Nola bisitatu Bilbo I Leku interesgarriak I Ibilbideak I

Mapa turistikoa I Alegiazko Tourra

Nola bisitatu Bilbo

Bilbao Card txartel turistikoa I Bilbao Walking Tours I
Gida turistikoak (Harkorrak)
I Bilbao bizikletaz

Bilbao Walking ToursBilbao Walking Tours

Bilbao Turismo-k Bilbao ezagutzeko bi ibilbide eskaintzen dizkigu gida profesional batek lagunduta: Zazpikaleak eta Abandoibarra Zabalgunea.

ZAZPIKALEAK : Hiriaren jatorriari begirada
Erdi Aroko Bilbao ezagutzeko ibilbide interesgarria, harri-zolazko kaleekin, kantoiekin, plazekin eta txoko xarmangarriekin, Hiribildua haztarazi zuten merkataritza eta portuko jarduera handiaren lekuko. Bertako harresiek, Santiagoko Katedral gotikoak, Plaza Berriak, San Anton eliza enblematikoak eta eraikia dagoeneko antzinako hondakinek edo Erriberako merkatuak historiaren 500 urte baino gehiago eta denborak aurrera egiten ez duela dirudien bizitasuna hartzen dituzte bere gain.

Ordutegia : urte osoan zehar, larunbat eta igandetan, 10:00etan
Begiratu denboraldi berezien egutegia (Aste Santua, uda eta Gabonak)

Irteerako tokia : Bilbao Turismo-ko bulegoko irteerak (Arriaga Antzokian).


ABANDOIBARRA: Hirigunearen garapenaren enklabea
Ibilbideak Bilbaoko garapen urbanistikoa eta bere arkitektura erakusten ditu XIX. mendetik gaur egunera. Tradizioa eta abangoardia darion hiriko erdigune bizira begirada. Zabalgunetik eta Abandoibarratik paseatzea Bilbaoko espiritu ekintzaileaz ohartzea da; hiriguneari beti lagundu dion etorkizuneko ikusmira azaleratzen duen aire zabaleko benetako arkitektura eta eskultura museo batez gozatzea.

Ordutegia: urte osoan zehar, larunbat eta igandetan, 12:00etan
Begiratu denboraldi berezien egutegia (Aste Santua, uda eta Gabonak)

Irteerako tokia : Bilbao Turismo-ko bulegoko irteerak (Guggenheim Bilbao Museoaren ondoan)

Ibilbidearen prezioa : 4 € banakakoa / 3,5 taldekoa (15 pertsona baino gehiago)
Ibilbideko bakoitzaren iraupena: 90 minutu
Informazioa: 94 479 57 60
informacion@bilbaoturismo.bilbao.net

  • Ez da beharrezkoa aurretik erreserbatzea.
  • Interesatuak dagokien bulegora agertuko dira bisita hasi baino 10 minutu lehenago.
  • Bilbao Turismoren bulegoak, txartelak kobratu eta banatzeaz arduratzen dira.
  • Bisitak gaztelaniaz edo ingelesez egin daitezke. Aurretik erreserbatuta euskaraz, frantsesez, alemanez, edo italieraz egin daitezke.
  • 15 pertsona edo gehiagoz osatutako taldeentzat, bi ibilbidetako edozein nahi den egunean eta orduan antolatu ahalko da, ALDEZ AURRETIK ERRESERBATUZ (gutxienez, astebete lehenago).

 

BILBO ZAHARRA + BUS TURISTIKOA (48 ordurako Txartela)

BUS TURISTIKOA
Zabalgune Plazan dago irteera-gunea, Ibáñez de Bilbao kalearen
parean eta turismo-bulego nagusiaren ondoan. Ikusi planoa.
Txartelak autobusean bertan -irteera-gunean- har daitezke, edo bestela,
ibilbidean zehar ezarritako 17 geltokietan.
Iraupena eta maiztasuna:ordu eta laurden irauten du ibilaldiak,
eta maiztasun horrekin ateratzen da.


TARIFAK BILBO ZAHARRA + BUS TURISTIKOA (48 ordurako Txartela)
Helduak: 12 €
Pentsiodunak: 10 €
Ikasle-txartelarekin: 10 €
Haurrak (6 eta 12 urte bitartekoak): 6 €

 

 
   
Gezi bat erakusten duen argazkia ERRESERBA-ZENTRALA
  Erreserba-Zentralaren argazkia
 
Gezi bat erakusten duen argazkia BILBAO CONVENTION
 
Bilbao Convention Bureauren argazkia
 
Gezi bat erakusten duen argazkia BILBAO CARD
  Bilbao Card-en argazkia
 
Gezi bat erakusten duen argazkia NEWSLETTER
  Bilboko kultura-jardueren argazkia
 
lineagris
INFORMAZIO PRAKTIKOA / NOLA HELDU / NON LO EGIN / BILBON BIZI / PROFESIONALA
Web mapa / Kontaktatu / Ezgaituentzako laguntza
AYUNTAMIENTO DE BILBAO 2005 Bilbao Turismo