BILBAO TURISMOAREN LOGOTIPOA Turismo Kalitatearen 'Q'
  HOME WEB MAPA KONTAKTATU EZGAITUENTZAKO LAGUNTZA
INFORMAZIO PRAKTIKOA
 
 
 
 
 
NOLA HELDU
 
 
 
 
 
 
NON LO EGIN
 
 
 
 
BILBON BIZI
 
 
 
 
 
 
PROFESIONALA
 
 
 
 
 
 
   
   
   
   
   
   
   
Campos Elíseos Antzokiaren fatxadako xehetasuna
  Bilbao Turismo>>HOME>>NORA JOAN >>IBILBIDEAK
lineagris
 
NORA JOAN
 


Nola bisitatu Bilbo I Leku interesgarriak I Ibilbideak I

Mapa turistikoa I Alegiazko Tourra

Ibilbideak

ZAZPI KALEAK
Ibilbide honek Bilbo Uriaren jatorrira eramango gaitu, eta merkataritza hiriaren hastapenetara; izan ere, gaur egun, Europako merkataritza zentro ireki handienetariko bat eratu da bertan.

Zazpi Kaleetako argazkia Areatzako pasealekua hartuko dugu abiapuntutzat. Bertan aurkituko dugu marinelen zaindari San Nikolas eliza (1). Ignacio Iberok eraiki zuen 1756an, eta beronen inaugurazioa izan zen Bilboko Aste Nagusiaren jatorria. Ondoren, Plaza Barrira (2) abiatuko gara, bilbotarrak pintxoak eta txikitoak hartzeko elkartzen diren lekura. Askatasuna kaletik Unamuno plazara iritsiko gara, eta hemendik hainbat aukera izango ditugu jarraitzeko: Mallonako Galtzadek dituzten 213 mailak igota bilbotarrentzat amatxo den Begoñako Basilikara (4) iritsi, edo Gurutzeko kaletik jarraitu eta Euskal Museoraino (6) heldu, gure ohiturak apur bat gehiago ezagutzeko. Museoaren ondoan, Juansantuen eliza (6) ikusiko dugu. Bertara sartzen bagara, munduak bakarra den aldare miresgarria, Jesusen Bihotzari eskainitakoa, ikusiko dugu.

Hortik berrogeita hamar bat metrora Bilbo Uriko antzinako atea edo Zamudioko Ataria topatuko dugu, eta zazpi kaleetako lehenengoan, Somera kalean, barneratuko gara San Anton (7) elizara iritsi arte. Hemen irakurri zuen On Diego Lopez de Harok Bilbo Uriaren eraketa gutuna 1300 urteko ekainaren 15ean. Eliza honen ondoan, Europako merkatu estali handiena aurkituko dugu, Erriberako merkatua (10). Harategi Zaharra (Carnicería Vieja) kalean barna jarraituko dugu ibilbidea, Santiago katedralera (12) iritsi arte. Hau da Uriko elizarik zaharrena eta, hasiera batean, parrokia eliza izan zena (XIV. m.). Kantoi bat hartu eta John Jauregira edo La Bolsa eraikinera (13) iritsiko gara, Zazpi Kaleetatik Begoñako Basilika (4) ikusten deneko leku bakarrera. Perro kaletik Bidebarrieta kalera iritsiko gara. Kale honetan nagusitzen dena Udal Liburutegia (15) da, El Sitio Elkartearen antzinako egoitza. Gure ibilbidea amaitzeko, Arriaga Antzokia (14) nabarmenduko dugu, Uriko antzoki nagusia eta hiriaren ikur dena. Ibaizabalen beste aldean, berriz, Santanderrerako Geltokia ikusiko dugu (Concordia) (16), 1902ko aurrealde zoragarria duena.

BILBOKO ZABALGUNEA
Plaza Biribilean edo Espainiako Plazan hasiko gara. Bertan, Uriaren fundatzailearen estatua (19) eta Abandoko Geltokia (38) ditugu, bisitari askoren helmuga eta abiapuntu

Moyua Plazaren irudia

Puntu honetan hasten da Gran Vía Don Diego Lopez de Haro izenekoa, hiriaren ardatz nagusia dena. Plazatik gertu, Gran Via apur batean utzi eta Berastegi kalean sartuko gara hiriko plaza ederrenetariko bat ikusteko: Albia Lorategiak. Bertako palmondoek Antonio Trueba idazlearen estatua ederra (20) babesten dute. Mariano Benlliure-ren obra honek eta plaza ondoan dagoen San Vicente Martiriaren elizak (XVI. m) (21), hiriko leku atseginenetariko bat eratzen dute. Ostera Gran Vían barneratuta, banku egoitza handien ondoan, oso eraikin ederrekin egingo dugu topo: Luis Aladrén-en obra izan zen Bizkaiko Foru Aldundiaren (23) eraikinarekin, esaterako. Moyua Plazaraino joanda, hiriko eraikin ikur direnak aurkituko ditugu: Chavarri Jauregia (24), leiho eta balkoi desberdinak dituena; Carlton Hotela, Espainiako Gerra Zibilean Eusko Jaurlaritzaren egoitza izan zena; eta metrorako sarrera deigarriak, "Fosterito" deiturikoak Sir Norman Foster diseinugilearen omenez. Plaza hau zeharkatzen duten kaleetariko batean (Errekalde Etorbidea) estilo modernistaren adibide bakarretariko bat ikusiko dugu: Montero Etxea (25), Luis Aladrén-en lana. Gran Víara itzulita, bi norabide har ditzakegu. Batak Jesusen Bihotza enparantzara eramango gaitu (berrogeita hamar metrora kokatutako estatua) (29), Gran Víaren amaiera mugatzen duena; harantz goazela, Sota eraikina (28) ikusiko dugu, bai eta nazioarteko diseinugile onenetarikoek bizkaitar hiriburuan dituzten dendetako erakusleihoak ere.

Ertzilla oinezko kaletik jarraitzea erabakitzen badugu, berriz, Bilboko gune komertzialenean barneratuko gara, eta, era berean, hainbat eraikin klasiko ikusiko ditugu: Indautxuko plazan dauden Aldeanoen Etxea eta Luis Allenderen Etxea, adibidez. Urkixo Zumarkaletik jarrai dezakegu futbolaren katedrala den San Mamesera (31) iritsi arte.

ABANDO
Areatzako Pasealekua izango da gure abiapuntua. Udaletxerantz (39) joko dugu itsasadarraren ertzetik. Udaletxea erakunde honen hirugarren egoitza da, eta 1892an eraiki zuten Agustindarren komentu baten gainean. Udaletxearen aurrean Jorge Oteizaren "Variante ovoide de desocupación de la esfera" (2002) eskultura ikusiko dugu. Campo Volantin-etik jarraituta, Santiago Calatravaren Zubizuri-raino jarraituko dugu. Hemendik, funikularrean Artxanda Mendira (40) igotzeko aukera dugu Bilboko bista onenetarikoez gozatzeko, nazioarteko aireportua (Usoa) ikusteko eta itsasadarraren itsasoratzea bistaratzeko.Zubi-zuri zubiaren argazkia

Pasabidea zeharkatu eta ezker ibarretik jarraituko dugu, hots, Uribitarte pasealekutik. Hemen tranbia berri eta ekologikoarekin egingo dugu topo, eta laster agertuko da Guggenheim Museoa (44), 1997 urtean inauguratutakoa. Frank O. Gehry kanadar arkitektoaren obra dugu hau eta hiri honen berpizkundearen ikur. Bi eskultura handi nabarmentzen dira museoaren inguruan: "Ama", Louise Bergoise eskulturagileak eginiko armiarma, eta "Puppy", 12 metro altu den eta Jeff Koons-ek egin duen txakur loreztatua. Pausoz pauso, Abandoibarrara iritsi gara, Bilboko hirigintza birsortzearen gune adierazgarrira. Pasabide berri batek gune hau eta izen handiko Deustuko Unibertsitatea lotzen ditu. Arte Ederren Museorantz (26) jarraituko dugu guk. Hau Espainiako pinakoteken artean 3.a da garrantzian. Izan ere, bilduma iraunkor ikaragarri ona du eta aldi baterako erakusketa apartekoak ere bai. Doña Casilda Iturrizar parkean barrena (27), Kongresu eta Musika Jauregira iritsiko gara, Euskalduna Jauregira (43). Hau Dolores Palacios eta Federico Soriano arkitektoen lana da. Honen ondoan, Itsas Museoa dugu (42), Euskalduna Zubiaren pean kokatua; bestalde, Erruki Etxea eta Lorategiak ere ikusiko ditugu, Antonio Goicoechearen eraikin ederra (30).

 

 


 
   
Gezi bat erakusten duen argazkia ERRESERBA-ZENTRALA
  Erreserba-Zentralaren argazkia
 
Gezi bat erakusten duen argazkia BILBAO CONVENTION
 
Bilbao Convention Bureauren argazkia
 
Gezi bat erakusten duen argazkia BILBAO CARD
  Bilbao Card-en argazkia
 
Gezi bat erakusten duen argazkia NEWSLETTER
  Bilboko kultura-jardueren argazkia
 
lineagris
INFORMAZIO PRAKTIKOA / NOLA HELDU / NON LO EGIN / BILBON BIZI / PROFESIONALA
Web mapa / Kontaktatu / Ezgaituentzako laguntza
AYUNTAMIENTO DE BILBAO 2005 Bilbao Turismo